Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea

Epeak

Itxita

2024ko urtarrilaren 11tik 31ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Kultura programaren proiektua, balioespen irizpideak osatzen dituzten alderdi guztiak jasotzen dituena (deialdi honen bederatzigarren artikulua).

2. Diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

Ezinbestekoa izango da eskabideari erantsita proiektua eta aurrekontua aurkeztea oinarri hauetan ezarritako epean eta moduan. Eskabidea soilik aurkezteak, proiektuarekin batera joan gabe, izapidea ez onartzea ekarriko du berekin.

3. Aurkeztu beharko duten administrazio dokumentazioa:

  • Hala badagokio, BEZa ordaintzetik salbuetsita egotearen ziurtagiria, dagokion zerga administrazioak emana.
  • Hala badagokio, inplikatutako eragileen ziurtagiria, programa garatzen lagundu dela egiaztatzen duena (ezarritako lankidetza sareak).

4. Eskabidean edo horrekin batera aurkezten diren administrazio agirietan akatsik egongo balitz edo osorik bete gabe egongo balira, hamar egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei antzemandako akatsak konpontzeko. Epe hori igaro eta akatsak konpondu ezik, eskatzaileak eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da; horretarako, ebazpena emango da bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin. Kultura Ekintza Zerbitzuak egokitzat jotzen duen behar beste agiri eskatu ahal izango dizkie erakunde eskatzaileei aurkeztutako eskabidea behar bezala balioetsi eta ebazteko.


Justifikazio-epearen barruan: 

Justifikazioa egoitza elektronikoko "Nire espedienteak" orriaren bidez egingo da.

Justifikazioa Egoitza elektronikoko Nire arlo pertsonala atalaren bidez egingo da, Nire espedienteak aukeran klik eginez.

Informazio gehiago

Kultura Ekintza Zerbitzua

Helbidea: Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18  

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

1. Pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, elkargo bateko kide izan beharra eskatzen duen jarduera profesional batean aritzen direnek eta jarduera horretan aritzean egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun baten ordezkariek nahitaez aurkeztu behar dute eskabidea izapide espezifiko baten bidez, zeina egoitza elektronikoan baitago eskuragarri. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez.

2. Herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta ez dauden pertsonek aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute eskabidea, helbide honetan:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
  • Gasteiz, Guardia eta Laudioko Ogasunaren bulegoen erregistroan.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozeinetan.

Puntu honetan jasotako moduan aurkeztutako eskabideak deialdi honen II. Eranskineko eredura egokitu beharko dira.

3. Eskabidea hainbat erakundek batera aurkezten badute, taldeko erakunde bakoitzak bere gain hartutako gauzatze konpromisoak zehaztu beharko dira, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta erakunde guztiak hartuko dira onuraduntzat. Era berean, pertsona edo erakunde bat izendatu beharko da taldearen ordezkari edo ahaldun bakar, onuraduna den aldetik taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoekin, eta hura arduratuko da eskaera izapidetzearen ondoriozko gainerako jarduketez.