null Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean 2021eko ekitaldian kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean 2021eko ekitaldian kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura elkarteek, kultura enpresek, udalek eta kuadrillek sustatutako kultura erakustaldi eta hedapeneko programak eta jaialdiak garatzen laguntzea 2021ean.

  • Erakunde onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko enklabean izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.
  • Erakunde onuradun izan daitezke:
    • 1. modalitatearen kasuan, profesional autonomoak, kultura sektoreko enpresak eta kultura elkarteak.
    • 2. modalitatearen kasuan, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla izan ezik.

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Zuzendaritza.

Deialdiaren oinarriak

392/2021 Erabakia, ekainaren 22koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean 2021eko ekitaldian kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia.

Akatsen zuzenketa-416/2021 Erabakia, uztailaren 6koa. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak garatzeko dirulaguntza deialdia, ekainaren 22ko 392/2021 Erabakiaren bidez onetsia, aldatzea.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.

Organo eskudunak bidezko ebazpena emango du, organo izapidegileak proposatuta, gehienez ere, sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, interesdunek ulertu beharko dute eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi