Landa bideetarako laguntzen eskaera

Epeak

Itxita

2024ko urtarrilaren 8tik otsailaren 2ra, biak barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

Lehenengo fasea: laguntza eskatzeko

EZ bazaio AFAri idazteko eskatzen:

  • Eskatutako bideak konpontzeko aurrekontu xehatua, obra-unitateak eta horien neurketak zehaztuta.
  • Eskatutako bideetan egin beharreko inbertsioari buruzko proiektua.
  • Baimen sektorialak (URA, etab.) baimentzeko eta izapidetzeko eskaera, beharrezkoa bada

Deialdia ebatzi ondoren, eta soilik ebazpen positiboa jasotzen bada, erakundeak honako hauek aurkeztu beharko ditu: finantza-plana eta kontratazioari buruzko dokumentazioa, obrak hasi aurretik.

Bigarren fasea: laguntza ordaintzea eskatzeko

  • Laguntza ordaintzeko eskabidea inprimaki normalizatuan erregistratzea AFAren Erregistro Elektroniko Komunean.
  • Obra-unitate zehatzak dituzten fakturak.
  • Fakturen ordainketaren justifikatzailea.
  • Kopiak jatorrizkoekin bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Enpresa esleipendunari kobratzeko lagapena egin nahi badiote, Lagapen dokumentua entregatu beharko dute, bigarren koadroa edo "LAGAPEN" atala bakarrik betez. Jatorrizko dokumentua bulegoan aurkeztu behar dute.

Informazio gehiago

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:30era.

Zer behar dut?

  • Eskaera hau bete ondoren, Egoitza elektronikoaren esteka honetan erregistratu eta beharrezko dokumentazioa erantsi behar duzu.

    Egoitza elektronikora sartzeko:

    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.