null Lehiaketa arrunta, Euskadin estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko

Lehiaketa arrunta, Euskadin estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko

Deialdia, lehiaketa arruntaren bidez betetzeko estaturako gaikuntza duten Arabako Lurralde Historikoko toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak

Lehiaketa arruntari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraituz, estatuko gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 19. artikuluak ezarritakoarekin loturik (indarrean, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz), lanpostu hutsak dituen toki korporazioko lehendakariak edo alkateak onetsi behar ditu haren oinarriak, eta Arabako Lurralde Historikoko Foru Aldundira bidali behar ditu batera argitaratu daitezen, eta, gero, behin deialdiak argitaratuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko toki araubidearen arloan eskumena duen zuzendaritzara bidaliko dira, eta hark argitaratuko du deialdi guztien laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeina oinarritzat hartuko baita epeen zenbaketarako.

Toki erakundeetako estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioak.

Foru Gobernu Kontseilua.

  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
  • 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.
  • 1732/1994 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoa.
  • 1994ko abuztuaren 10eko Agindua, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketei buruzko arauak ematen dituena.

3 hilabete.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Euskadin estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa arruntean parte hartzeko eskatu

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi