AFAko Nekazaritza Sailak Arabako Lurralde Historikoko mahasti zaharrak eta azpimarragarriak babesteko eta kontserbatzeko politikak sustatzeko egiten dituen ekintzetan parte hartzeko interesa agertzeko deialdia. - egoitza
AFAko Nekazaritza Sailak Arabako Lurralde Historikoko mahasti zaharrak eta azpimarragarriak babesteko eta kontserbatzeko politikak sustatzeko egiten dituen ekintzetan parte hartzeko interesa agertzeko deialdia.
Arabako Errioxako eskualdean kezka dago mahasti zaharrak mantentzeko eta kontserbatzeko. Hainbat upeltegi eta mahastizain partikularrek mahasti-mota horietan interesa erakutsi dute kalitate handiko ekoizpenak lortzeko. Horrela, egiten dituzten ardoen azken kalitatea hobetuko da eta, ondorioz, egungo ardogintza-merkatu zailean duten posizioa hobetuko da. Hori dela eta, Nekazaritza Sailak, Arabako mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea, oro har, eta Arabako Errioxa, bereziki, hobetzen laguntzeko duen helburua betetze aldera, egokitzat jotzen du mahasti-mota horiek sustatzeko eta garatzeko ekintzetan parte hartzeko interesa adierazten duten eragile pribatu guztiak bilduko dituen zerrenda bat eratzea, bai eta mahastiak kontserbatu, hobetu eta mantentzeko politikak diseinatzekoa ere, eta horretarako kontsulta egitea. Horretarako, Arabako Lurralde Historikoan mahasti zaharrak eta azpimarragarriak babesteko eta kontserbatzeko politikak garatzeko eta sustatzeko ekintzetan parte hartzeko interesa duten adierazpenak aurkezteko sistema bat ezartzen da.
Arabako Lurralde Historikoan nekazaritza-ustiategien titular diren upategiei eta mahastizainei zuzenduta dago deialdi hau, baldin eta interesa badute Arabako Foru Aldundiak mahasti zaharrak eta azpimarragarriak babestu eta kontserbatzeko garatzen dituen politikak sustatzeko ekintzetan parte hartzeko.
Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua.
134/2024 Foru Agindua, urriaren 18koa. Mahasti zahar eta azpimarragarriek osatzen duten ondarea Arabako Errioxan mantentzeko, hobetzeko, landatzeko eta babesteko prozesuan parte hartzeko intereseko adierazpenaren deialdia onartzea
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Mahasti zaharrak eta azpimarragarriak mantentzeko, hobetzeko eta babesteko parte-hartzaileen taldean sartzeko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |