Museoen alorreko jarduerak egiteko dirulaguntzak

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian museo jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia - 2023

Xedea da norgehiagoka bidez dirulaguntzak ematea, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian 2023ko ekitaldian kultura elkarte eta erakundeek sustatutako museo ekimenak garatzen laguntzeko helburuaz.

Bereziki, diruz lagundutako museo jarduerek genero ikuspegia txerta dezaten sustatuko da, emakumeek ondareari eta kulturari egiten dizkieten ekarpenak ikusarazteko eta estereotipo eta aurreiritzi sexistak gainditzen laguntzeko, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 25. artikuluak indarreko idazketan jasotzen duenaren arabera

Erakunde onuradun izan ahalko dira irabazteko xederik gabeko kultura elkarte eta entitate publiko nahiz pribatuak, legez eratuak, Araban edo Trebiñuko Konderrian badute sozietatearen egoitza edo ordezkaritza eta espazio geografiko horretan kokatutako museo edo museo izaerako zentro publiko edo pribatu batekin lotura zehatza badute; federazioetan elkartuta ere aurkez daitezke. Federazioetan, konfederazioetan edo antzekoetan elkartutako kultura elkarte eta erakundeek ez dute nor bere aldetik edo beste erakunde bateko kide gisa aurkezterik deialdi honetan. Egoera horrek automatikoki ekarriko luke egoera horrekin identifikatutako eskaera guztiak ez onartzea.

Ez dira onuradun izango Diputatuen Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuaren hirugarren klausulan jasotzen diren egoeretan dauden erakundeak. Dekretu horrek onetsi zituen Kultura eta Kirol Sailak norgehiagoka bidez emango zituen dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak. Gainera, kanpoan geratzen dira honako erakunde hauek:

a) Kuadrillak, udalak, administrazio batzarrak, udal institutuak eta haietan sartuta edo haiei eratxikita dauden talde eta elkarteak.

b) Ganberak, kooperatibak, elkargoak, sindikatuak edo, oro har, merkatari, teknikari, langile eta profesional elkarteak, eta horiei eratxikitako, horietan sartutako edo horietatik sortutako talde eta elkarteak.

c) Kirol federazio, klub eta taldeak.

d) Elkarteak, taldeak eta antzekoak, haien helburuen artean kultur jarduerek lehentasuna badute eta gauzatzen dituzten jarduerak kulturari buruzkoak badira.

e) Auzokide, gazte, aisialdi eta denbora libreko elkarteak, prestakuntza ikastegietako edo antzekoetako ikasleen, ikasle ohien eta gurasoen elkarteak.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak izango du deialdia ebazteko eskumena

43/2023 Foru Agindua martxoaren 6koa. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabea museo jarduerak garatzeko 2023ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia onestea.

Gehienez ere lau hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Museoen alorreko jarduerak egiteko diru laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi