Obra txikiak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2022ko deialdia

Epeak

Itxita

Eskaerak aurkezteko epea deialdia ALHAOn argitaratu ondorengo egunean hasi eta 2021eko uztailaren 8ko 23:59an amaituko da

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera agiri hauek bete beharko dira: obraren eskaera inprimakiaren osagarria den inprimakia. Hirigintza arloko udal teknikari aholkulariak bete eta izenpetu beharko du agiri hori.

Gogaratu lehenik inprimakiak zure ekipora deskargatu behar dituzula betetzen hasi baino lehen ez bete zuzenean nabigatzailean.TR 

Eskaerari lotutako dokumentazioa: egingo diren obren aurrekontu xehatua edo balioespena, kostua eta BEZa bereiz adierazita. Hirigintza arloko aholkuak ematen dituen udal teknikariak proiektuaren beharra egiaztatzen badu (eskaera inprimakiarekin batera dagoen “Proiektuaren beharraren ziurtagiria / Hirigintza txostena” inprimakian), obren aurrekontua edo balioespena aurkeztu beharrean, obrak burutzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, non orobat jaso beharko baitira Eraikuntzaren Kode Teknikoaren 1. eranskinean finkatutako agiriak eta edukiak. Eranskin hori martxoaren 17ko 316/2006 Errege Dekretuak, eraikuntzaren kode teknikoa onartzen duenak, onartu zuen.

21/2013 Foru Arau horren 17. artikuluaren 5. idatz zatian ezarritakoaren arabera, ezingo da eskatu laguntzarik Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen beste laguntza programa batzuen baitan eskatu diren edo 2020rako deialdietan eskatuko diren obretarako.

Prozedura hasteko eskaeran ez badira betetzen 39/2015 Legearen 66. artikuluko baldintzak eta, hala badagokio, 67. artikuluan adierazitakoak edo aplikagarri den berariazko legedian eskatutako beste batzuk, interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela, horretarako ebazpena aipatutako legearen 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.

Informazio gehiago

Webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jo aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentrora: diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.

Beste edozein kontsulta egiteko Obra Txikiak Egiteko Programaren 2022ko deialdiaren gainean, Lurralde Orekaren Zuzendaritzako Toki eta Udalerriaz gaindiko Azpiegituren Sustapenaren eta Finantzaketaren Zerbitzura jo dezakezu (945 18 18 18 - luzapena 52445 Isabel), 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Eskaerak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira; beraz, ezinbestekoa izango da eskatzaileek, aldez aurretik, ziurtagiri elektronikoa izatea. Egoitza Elektronikora sartzeko bideak zeintzuk diren eta entitate ziurtatzaile batek jaulkitako ziurtagiri elektronikoa non eskatu behar den jakiteko, jo “Ezagutu egoitza – Nola sartu” izeneko atalera.

    Bidali beharreko agirien bolumena 10 MB baino gehiago bada, Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean edo horrekin hitzarmena izenpetuta duten toki erakundeetako erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira. 

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik izapidetu daiteke.