null Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko ondasun historiko-artistikoak kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak egiteko

Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko ondasun historiko-artistikoak kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak egiteko

Dirulaguntzak ematea Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko toki erakundeek sustatutako ondasun historiko-artistikoak kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak bultzatzeko, 2022ko ekitaldian,

Dirulaguntza hauek norgehiagoka bidez emango dira.

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko udalak, kuadrillak eta bestelako toki erakundeak izango dira erakunde onuradunak. Horretarako, diruz laguntzeko diren ekintzen sustatzaile moduan jardun behar dute.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila

49/2022 Foru Agindua, martxoaren 3koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko ondasun historiko-artistikoak kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak egiteko dirulaguntzetarako deialdi publikoari

Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onartu zituena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa.

Sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ondasun historiko-artistikoak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi