null Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzak

Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzak 2024

Deialdi honen helburua da Arabako eskulangintza sektoreari laguntzea eta haren ekoizpen jarduera bultzatzea.

Eskulangile, eskulangintzako enpresa eta elkarte eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakunde guztiak, baldin eta frogatzen badute Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta daudela edo bertan dutela zerga egoitza eta, beranduenik 2023ko urtarrilaren 1az geroztik Arabako Eskulangintza Erregistro Orokorrean izena emanda badaude, edo bestela, egun horretan hasita badute bertan alta eskatzeko prozesua, eta eskaera horri ezezkorik eman ez bazaio laguntza lerro honetara eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean.

Gainera, pertsona onuradunak honako baldintza hau bete beharko dituzte: Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saila

130/2024 Foru Agindua, apirilaren 8koa.

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzen deialdiaren eskabidea 2024

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi