null PR Ayudas a la natalidad EUS

Laguntzak jaiotzengatik Arabako Lurralde Historikoan, 2019an

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Arabako Lurralde Historikoan jaiotza suspertzeko norgehiagoka bidez emango dituen dirulaguntzen 2019ko deialdia. 

Diruz laguntzekoa izango da 2019ko abenduaren 1etik 31ra bitartean (biak barne) seme-alabaren bat jaio izana.

Arabako Lurralde Historikoan bizi diren familia-unitateak. 

Foru Gobernu Kontseilua. 

Foru Gobernu Kontseiluaren 53/2019, Foru Dekretua, azaroaren 26koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoan bizi diren familia unitateentzako jaiotzeengatiko zuzeneko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onesten dituen foru dekretu proiektua.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz

33/2013 Foru Araua, azaroaren 27koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Prozedura Administratiboarena. 

58/2004 Foru Dekretua, urriaren 5eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez aldatu egiten da Diputatuen Kontseiluaren otsailaren 11ko 18/1997 Foru Dekretua, diru-laguntzen onuradunek zerga-betebeharrak bete dituzten egiaztatzeko prozedura eta egiaztatze-betebeharrik ez izateko egoerak arautzen dituena.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Hiru hilabete, eskaera aurkezten denetik aurrera.

Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, dirulaguntza emakida bertan behera utzi dela ulertuko da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Jaiotzengatik laguntzak eskatu

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi