null Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak

Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak

Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeak babesteko eta haiei laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, eta haien jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

Probintzia eremuko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude eta helburu soziala turismoa sustatzea badute edo Arabako Lurralde Historikoan proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatzen badute. Landa garapeneko elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.

 

Gainera, entitate onuradun horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea eta lantokia bertan egotea.
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritza.

  • 189/2022 Foru Agindua, martxoaren 31koa
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, onesten dituena Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumen esparruan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.

6 hilabeteko epea, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Diru-laguntzaren justifikazioa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetzat

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi