Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak - egoitza
Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak
Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeak babesteko eta haiei laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, eta haien jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.
Probintzia eremuko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude eta helburu soziala turismoa sustatzea badute edo Arabako Lurralde Historikoan proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatzen badute. Landa garapeneko elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.
Gainera, entitate onuradun horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea.
-
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritza.
Foru Agindua 130/2023 martxoaren 13koa. Onestea 2023ko ekitaldian Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetan izandako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdia
Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, onesten dituena Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumen esparruan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.
6 hilabeteko epea, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Diru-laguntzaren justifikazioa | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetzat | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |