null PR Peaje Social AP-68 eus

AP-68 bidesari soziala

Arabako Lurralde Historikoan bizi diren AP-68 autobidearen erabiltzaileek diruz laguntzekoa den bide zatian ordaindutako bidesarirako dirulaguntzak ematea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen AP-68ren zatiarengatik ordaindu beharreko bidesariaren zenbatekoan (BEZa aparte) deskontuak eginez zehaztuko da, jarraian azaltzen denaren arabera:

%60ko deskontua aplikatuko zaio egindako bidaien zenbateko osoari, baldin eta hilean hamabost bidaia edo gehiago egiten badira.

Sakatu hemen 2021eko irailaren 1etik aurrera informazioa  kontsultatzeko.

Ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan daukaten eta diruz lagundu daitekeen bide zatian AP-68 autobidearen erabiltzaile diren pertsona fisikoak, autobideak ezarritako tarifa taularen ondorioetarako ibilgailu arinak erabiltzen badituzte; eta dirulaguntzaren oinarrietan aipatutako autobidean ordainketa egiteko onartutako eta balioa duen gailu telematikoa badute. Dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira AP-68 autobideko bidesariguneetan, Bilbo eta Zambrana artean (azken hori barne), bidesaritik igarotzen diren ibilbideak.

Gailu horiek finantza erakundeen bidez eskura daitezke edo ordainketak egiteko horrelakoak merkaturatzen dituzten beste erakunde batzuen bidez.

Berariaz kanpoan geratuko dira garraio publikorako edozein baimenen titularrak.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila.

Foru Gobernu Kontseiluaren 39/2021 Foru dekretua, abuztuaren 3koa. Onestea AP-1 eta AP-8 autobideetako tarte dirulaguntzadunak erabiltzeagatik bidesaria ordaintzen duten pertsona fisikoentzako dirulaguntzen oinarri arauak onestea, bai eta dirulaguntza horien deialdia ere, AP-68ko Bilbo-Laudio tartean 2021eko irailaren 1etik aurrera egiten diren bidaldiengatik ordaindutako bidesarirako.

Organo eskuduna: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra.

 

Errekurtsoa ebazteko organo eskuduna:

  • Berraztertzeko errekurtsoa: Ebazten duen administrazio organoa (Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra).
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: ebazteko 2 hilabete eta jakinarazteko 10 egun.

Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: ezezkoa.

Administrazio bidearen amaiera: bai​.​​​​​​

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
AP-68ko bidesari sozialaren laguntza eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi