null PR Programas de preservación familiar EUS

Familia zaintzeko programa

FAMILIEI ZUZENDUTAKO GIZARTE ETA HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA ETA/EDO PSIKOLOGIA ETA GIZARTE ESKU-HARTZEA EMATEKO ZERBITZUA

Programa honen helburua babesgabetasuna prebenitzea edo arintzea da; horretarako, familiei laguntza ematen zaie seme-alabei arreta egokia emateko behar dituzten trebetasun pertsonalak eta gizarte eta hezkuntza trebetasunak hobetzeko.

Helburua familia batera mantentzea da, hau da, haurra edo gaztea bere familiatik ez banatzea. Profesionalak zuzenean aritzen dira familiarekin lanean. Hain zuzen ere, haur eta nerabeei zein beraien gurasoei laguntzen diete familia giroan, eta horrela, hezkuntzaren bitartez, denen baliabide pertsonalak hobetzen dira.

  • Babesgabetasun egoeren ikerketa eta balorazioa.

  • Familia eremuan gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko programa espezializatua.

  • Familientzako esku hartze eta hezkuntza programa, Gao Lacho Drom Elkartearekin batera.

  • Esku-hartze terapeutikoa kanpo zerbitzuetan.

Programan parte hartu ahal izango dute babesgabetasun arina edo moderatua duten umeek, adingabeak baldin badira eta Arabako lurralde historikoan bizi baldin badira (Gasteiz salbuetsiz), edo babesgabetasuna larria baldin bada Araba guztiko umeek, eta baita horien gurasoek ere (zaintzaileak edo ez zaintzaileak, tutoreak eta/edo horien zaintzaileak) eta anai-arrebek, beraiekin batera bizi direla egiaztatzen baldin bada.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Familia zaintzeko programa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi