null PR Servicio de apoyo a personas cuidadoras EUS

Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua

Norbere burua zaindu besteak zaindu ahal izateko izeneko programaren bidez landa inguruan bizi diren nagusien zaintzaileei laguntza ematen zaie, honako helburu hauetarako:

  1. Zaintzaileen lanak kalitate hobea izateko.
  2. Zaintzaile nagusien bizi kalitatea hobetzeko.
  3. Zaintzeko ardura beste zaintzaile batzuekin partekatzeko.
  4. Nagusiak eta norbere burua zaintzeko ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko.

Programa ekintza ezberdin hauen bidez garatzen da: elkarri laguntzeko taldeak, etxeko laguntza psikologikoa, ingurura egokitzeko etxeko aholkularitza eta entrenamendu jarraibideak egunerokotasuneko zereginak egiteko.

Profesionalak ez diren zaintzaileak, zaintzaile nagusiak edo familiako kideak izan edo ez izan, betiere honako baldintzak betez gero:

- Pertsona nagusiak 65 urte edo gehiago izan beharko ditu, arrisku egoera edo menpekotasun aintzatetsia izan beharko du (MBB: 23-24 puntu) eta Arabako Lurralde Historikoan bizi beharko da.

- Zaintzaileak eta zaintzak jasotzen dituztenak udalerri berean erroldatuta egon beharko dira, edo gehienez ere 25 km-ko erradio barneko udalerriren batean.

- Zaintzaileak bere burua eta/edo beste pertsona zaintzeko laguntza behar izatea, baina laguntza horrekin zaintzailea ez ordezkatzea.

- Pertsona nagusia Arabako lurralde historikotik kanpo baldin badago, lurraldetik kanpo dagoen denbora lurraldean dagoena baino laburragoa izan beharko da.

- Eskaria menpekotasuna duen pertsonaren landa inguruko gizarte laguntzaileari emango zaio.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: ez da ezarri

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ez da ematen

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi