null PR Servicio de atención psicosocial gratuito dirigido a las personas víctimas de maltrato o de actos contra la libertad sexual EUS

Tratu txarrak edo sexu askatasunaren kontrako egintzak jasan dituzten biktimentzako laguntza psikosoziala emateko zerbitzua

  • Zerbitzu honetan gizarte eta hezkuntza beharrak, psikologia eta gizartekoak eta hala badagokio terapeutikoak jorratzen dira esku-hartzeen bidez. Behar horiek tratu txarrengatik eta sexu askatasunaren aurkako egintza posibleetatik eratorritakoak dira, albo batera utzita horiek non gertatu diren. Hauek dira helburuak: Biktimak babestea.
  • Biktimei eta biktimekin bizi direnei laguntza ematea tratu txarren kalte traumatikoak gainditzeko edo sexu askatasunaren aurkako egintzak gainditzeko.
  • Emakumeei emozionalki hobetzen laguntzea eta beraien autoestimua hobetzea, distantzia ezarriz eta erasotzaileen banaketari aurre egiteko edo etorkizunean sortu ahal diren eraso saiakerei aurre egiteko beharrezko trebetasunak eskuratzea eta garatzea sustatuz.

Biktimei zuzenduta dago – bikotekideak edo bikotekide ohiak indarkeria gauzatuz gero, erasoak jasan dituenaren guraso-ahalean eta zaintzan dauden seme-alabak ere barne hartuz.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Tratu txarrak edo sexu askatasunaren kontrako egintzak jasan dituzten biktimentzako laguntza psikosoziala emateko zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi