null PR Tarjeta de acreditación de la discapacidad EUS

Desgaitasuna egiaztatzen duen txartela

Doako txartela da, eta bere helburua modu frogagarrian titularraren desgaitasunaren berri ematea da, erosoagoa delarik egunero txartel hori erabiltzea paperezko desgaitasun ziurtagiria baino.

Txartelak ez du ziurtagiria ordezkatuko, eta hala, ziurtagiria izango da pertsona batek desgaitasuna duela egiaztatzen duen agiri ofiziala.

Herritarrak. 

Baldintzak: 

  • Arabako Lurralde Historikoan ohiko moduan bizitzea.

  • Desgaitasun maila onartu, deklaratu eta kalifikatzeko prozeduraren inguruko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuan jasotako baremoaren arabera % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aintzatetsita izatea.

  • Aintzatespena Araban eginda egotea edo espedientea beste lurralde batetik bidali izatea.

Otsailaren 25eko 19/2011 Foru Agindua, Desgaitasuna egiaztatzen duen txartela sortzen duena. ALHAO, 28. zk., 2011ko martxoaren 7a, astelehena.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Urtean bitan ematen dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Desgaitasuna egiaztatzen duen txartela eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi