TR “Ignacio Aldecoa Saria” euskarazko ipuin lehiaketa - egoitza
"Ignacio Aldecoa Saria" euskarazko ipuin lehiaketarako hautagaitzak aurkeztea 2022
Epeak
Aurkezteko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko uztailaren 10ean amaituko da, 23:59an (penintsulako ordua).
Aurkeztu beharreko agiriak
Lana. Ipuinak originala eta argitaratu gabea izan behar du eta euskaraz idatzia egon. 10 eta 25 orrialde artean izan behar ditu, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa) eta tarte bikoitzean.
Informazio gehiago
Zer behar dut?
- BAK
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
Lana, PDF formatuan erantsiko da. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF
Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.
Aurrez aurreko/posta bidezko aurkezpena:
Hautagaitzak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari zuzendu behar zaizkio, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu edo hara bidali (Probintzia plaza, 5, behea 01001 Gasteiz), eta “Ignacio Aldecoa Saria” erreferentzia izan behar dute. Honako hauek bidali behar dira:
-
Lana euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF.
Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.
-
Deialdi honen II. eranskina, behar bezala beteta
II. eranskin horretan lanaren izenburua eta izengoitia idatzi behar dira, aurkeztutako lana identifikatu ahal izateko.