Araba Innova - Digitaliza 2023 eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2023/01/01 - 2023/03/31

2023ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31eko 14:00ak arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileari eta aurkeztutako jarduketa multzoari buruz:

  • Erakundearen eta aurkeztutako berrikuntza jardueren deskripzio memoria, eskaera balioesteko erabiliko dena, deialdi honen 10. artikuluan xedatutako irizpideen arabera. Aurkeztu diren berrikuntza jarduketen memorian  ibilgetu inbertsioen beharra justifikatuko da, bai eta kanpoko azpikontratazioaren eta aurrekontuan jasotako barne langileen gastuak ere.

  • Itxitako azken ekitaldian erregistratutako urteko kontuak, benetako titulartasunaren adierazpenarekin eta auditoretza txostenarekin, hala badagokio. Urteko kontuak egitera behartuta ez badago, justifikatzen duen kausaren frogagiria.

  • BEZaren salbuespena frogatzeko dokumentazioa (erakundea salbuetsita baldin badago soilik).

  • Plantilla Araban alta egoeran dagoela ziurtatzen duen agiria, laguntza eskaera aurkeztu zen egunari dagokiona, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.

  • Hala badagokio, INNOBIDEAK-Kudeabide programan parte hartzearen justifikazioa.

 

Aurkeztutako jarduketa bakoitzari buruz:

  • Kanpoko hornitzaileen 10.000,00 eurotik gorako eskaintzen fotokopia.

  • Behar den kasuan, hiru eskaintzen fitxa 

  • Hala badagokio, deialdi honetan aurkeztutako jarduketa berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak.

Informazio gehiago

Araba Innova - Digitaliza 2023 laburpen-fitxa ikusi

JEZ epigrafeak ikusi

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz: 52040), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa

Araba Innova - Digitaliza 2023 eskaera (Pertsona fisikoek aukeran izango dute, txandaka, eskabidea bertaratuta egitea). 

Eskaera Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

 

Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saila

  • Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
  • Probintzia plaza, 5, 1. zk.
  • 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa 945 181818
Izapidetu