Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko programak eta/edo jarduerak garatzeko dirulagutzaren eskaera

Epeak

Itxita

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira: 

a) Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.

b) Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.

c) Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak edo ebazpena aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.

d) Erakundearen organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak egina, gastu eskaera eta finantzaketa baimentzen duena, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Hainbat udalek batera aurkeztutako edo kuadrillek aurkeztutako eskaerei dagokienez, proiektuan parte hartu duten udal guzti-guztiek erantsi behar dute ziurtagiri hori.

Era berean, udalen elkarte batek aurkeztutako eskaeren kasuan, elkartearen ordezkari gisa jarduten duen pertsonari edo erakundeari emandako ahalordea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

e) Erakunde eskatzailea udala bada, 2022ko urtarrilaren 1ean udalerrian edo udalerrietan erroldatutako pertsonen kopuruaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak emana, sexuaren arabera bereizita.

f) Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).

g) Enpresak, elkarteak edo profesionalak kontratatuz gero, azalpen memoria aurkeztu beharko dute, eta han adierazi berdintasunaren inguruan zein lan egin duten, zein enpresa edo erakunderekin lan egin duten eta hura zein alditan egin den.

h) Egoki bada, ikastaroak, lantegiak edo antzekoak emateko ardura duten langileen kasuan, jardueran parte hartzen duten pertsonek berdintasunaren arloan gutxienez 50 orduko prestakuntza eta/edo urtebeteko esperientzia dutela egiaztatu behar da.

Aurkeztutako eskaera egoki baloratu eta ebazteko, Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak agiri eta informazio gehiago eska diezaieke erakunde eskatzaileei.


I. eranskina

II. eranskina

III. eranskina

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.