Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko programak eta/edo jarduerak garatzeko dirulagutzaren eskaera

Epeak

Itxita

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, ordenatuta eta honela izendatuta:

a) Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.

b) Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.

c) Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak edo ebazpena aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.

d) Erakundeko organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak egina, dirulaguntzaren eskaera eta deialdiaren bidez finantzatu ez den gastuaren finantzaketa baimentzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Hainbat udalek batera aurkeztutako edo kuadrillek aurkeztutako eskaerei dagokienez, proiektuan parte hartu duten udal guzti-guztiek erantsi behar dute ziurtagiri hori.

Era berean, udalen talde batek aurkeztutako eskaeren kasuan, taldearen ordezkari gisa jarduten duen pertsonari edo erakundeari emandako ahalordea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

e) Erakunde eskatzailea udala bada, 2024ko urtarrilaren 1ean udalerrian edo udalerrietan erroldatutako pertsonen kopuruaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak egina, sexuaren arabera bereizita.

f) Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).

g) Enpresak, elkarteak edo profesionalak kontratatuz gero, azalpen memoria aurkeztu beharko dute, eta han adierazi berdintasunaren inguruan zer lan egin duten, zein enpresa edo erakunderekin lan egin duten eta hura zein alditan egin den.

h) Egoki bada, ikastaroak, lantegiak edo antzekoak emateko ardura duten langileen kasuan, jardueran parte hartzen duten pertsonek berdintasunaren arloan gutxienez 100 orduko prestakuntza eta/edo urtebeteko esperientzia dutela egiaztatu behar da.

i) Egokia bada, berdintasun teknikarien abala, deialdira aurkeztutako proiektua egiteko arduradun gisa (kontratatutako Berdintasun teknikaria duten kuadrilla eta udalerrientzat bakarrik).

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.