Kultura arteko sentsibilizazioa eta bizikidetza helburu dituzten programak edo jarduerak garatzeko dirulaguntza eskatzea

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.

  2. Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.

  3. Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.

  4. Erakundearen organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak egina, gastu eskaera eta finantzaketa baimentzen duena, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik.

  5. Hainbat udalek batera aurkeztutako edo kuadrillek aurkeztutako eskaerei dagokienez, proiektuan parte hartu duten udal guzti-guztiek erantsi behar dute ziurtagiri hori.

  6. Udalerrian edo udalerrietan erroldatutako pertsona kopuruaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak egina, 2020ko urtarrilaren 1ekoa, zeinean haien nazionalitatea eta sexua agertu behar baita.

  7. Erakundearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, erakundeak genero berdintasunarekin duen konpromisoa egiaztatzen duena (I. eranskinean jasota).

  8. Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).

  9. Egoki bada, joan-etorrien gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).

Informazio gehiago

Aurkeztutako eskaera egoki baloratu eta ebazteko, Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak agiri eta informazio gehiago eska diezaieke erakunde eskatzaileei.

Eskaerak Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira (Probintzia plaza 5, Gasteiz), bai eta Foru Aldundiaren bestelako erregistroetan eta itunpeko udalen erregistro orokorretan ere.