Foru finantzaketa lerroa eskatu

Epeak

Irekita

Edonoiz, baina toki erakunde bati behin bakarrik eman ahal zaio aurrekontu ekitaldi bakoitzean, eta betiere toki erakundeak ez badauka nahiko baliabide propiorik emakidaren xede diren obrak edo eskuratzeak ordaintzeko.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera inprimakia.

  • Abren/udalaren ziurtagiria, jendaurrean jarri izanarena.

  • Erantsi beharreko agiri osagarriak.

    • udalaren erabakia, zeinaren bidez bere burua behartzen baitu amortizazio urtekoak aurreko ekitaldian teffeko partaidetza gisa jaso den zenbatekoa gainditzen duen kopurua itzultzera. Aurreikusitako amortizazio urtekoak partaidetza horren zenbatekoa gainditzen badu bakarrik.

    • kuadrilla osatzen duten toki entitateen erabakia, zeinaren bidez bere burua behartzen baitute funtsen amortizazio urtekoa ordaintzera, eskatzaileak betebeharra ez betetzekotan. Eskatzailea zerga itunduetan parte hartzen ez duen kuadrilla bat denean bakarrik.

Informazio gehiago

Nolako inbertsioetarako eska daiteke?

  • Obra eta zerbitzuen foru planak babestu ditzakeenen artean dauden obra eta zerbitzuak, baita proiektua idazteko eta obra zuzentzeko behar diren ordainsariak.

  • Espazio libreetarako, berdeguneetarako edo komunitate ekipamendurako lurrak edo higiezinak erostea.

Zenbat diru eska dezake erakunde batek?

  • Gehieneko kopurua ez da izango eskaeraren xede den inbertsioaren azken kostuaren % 50etik gorakoa.
  • Zenbatekoa jasota dago apirilaren 24ko 14/1997 foru arauaren 30. Artikuluko 2. Eta 3. Apartatuetan.

Zer amortizazio epe dago?

3 eta 10 bitartean. Lehenengo urtekoa, lerroko azken zenbatekoaz xedatzen den urtearen hurrengoko ekainaren 30ean ordainduko da. Toki erakundeak urtero egingo dio ordainketa finantza entitateari, emandako zenbatekoa bere osoan amortizatu arte.

 

Tokiko eta Udalerriaz gaindiko Azpiegituren Sustapenaren eta Finantzaketaren Zerbitzua

Probintzia plaza, 5 - 2. solairua.

01001 Gasteiz