Euskararen bitartez sozializatzeko programak garatzeko dirulaguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2021eko maiatzaren 27tik ekainaren 23ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera, I. ERANSKINAren araberakoa.

  • Elkarte edo erakunde onuradunaren ordezkaritzan diharduela egiaztatzen duen agiria. Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzan aurretik aurkeztu zituzten erakundeek ez dute zertan berriro aurkeztu.

  • Erakundearen estatutuak eta elkarte eta entitateen erregistroan legez eratu eta erregistratuta dagoela egiaztatzen duten agiriak. Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzan aurretik aurkeztuta zituzten erakundeek ez dute zertan berriro aurkeztu, salbu eta aldaketaren bat egin badute gerora.

  • Eskaera aurkeztu baino lehen erakundea identifikatzeko daturik aurkeztu ez bada, persona baimenduak sinatutako agiri bakar batean bildutako datu hauek aurkeztuko dira, erakundeari alta emateko edo kontabilitateko hirugarrenen fitxategian datuak eguneratzeko (I.Eranskina):

    • Sozietatearen egungo helbidea, telefonoa, faxa edo posta elektronikoa.

    • Banku kontuaren zenbakia, hogei digituekin eta IBANarekin.

    • Identifikazio fiskaleko txartela (IFZ).

  • Aisialdiko programetarako (udalekuak, jolas txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo horien antzekoak), zinpeko adierazpena, non konpromisoa hartuko baita programaren ardura duten langileetatik gutxienez ehuneko 50ek euskararen bitartez sozializatzeko ikastaro bat bederen eginda izateko.

  • Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak.

  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera onuraduna izateko debekurik ez duelako ziurtagiria, pertsonena edo erakundeena, lekukotza judizialez edo egiaztatzeko ziurtagiriz egin ahal izango da, kasuan-kasuan. Hala ere, agiri horiek egiterik ez badago, erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da.

  • Programa bakoitzaren deskribapena, II.ERANSKINAren arabera.

  • Aurkezten den egitasmoa 14-18 edo 19-29 adin tarteen arteko egitasmo pilotua denean, VI. ERANSKINA bete beharko da.

Zer behar dut?

  • BAKQ 

    Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.