Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko norgehiagoka bidez dirulaguntzak emateko laguntza eskatzea

Epeak

Itxita

Urtarrilaren 31n argitaratua ALHAOn. 

Eskaerak aurkzteko azken eguna: astelehena, martxoak 2

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera ereduak deialdi honen I. eta II. eranskinetan ageri dira, bai eta Arabako Foru Aldundiaren webgunean ere (www.araba.eus).

Eskabidea ondoren adierazten diren agiriekin batera baino ez da aurkeztuko. Beste agiririk behar izanez gero, Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eskatu ahal izango du.

a. I. eranskina, eredu ofizialaren araberakoa, erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatua.

b. Erakundea dagokion administrazio erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria.

c. Arabako Foru Aldundiak emandako proiektuaren inprimakia (II. eranskina). Aurrekontuaren azalpenean, eskatutako dirulaguntza eurotan kalkulatzeko erabilitako truke tasa adierazi behar da.

d. Eskaera sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia eta erakunde edo elkarte eskatzailearen ordezkaritzan ari dela frogatzen duen agiria.

e. Erakunde eskatzailearen IFKren fotokopia.

f. Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.

g. Proformako fakturak aurkeztuz gero, zenbakituta aurkeztuko dira taula batean. Taula horrek faktura bakoitzaren zenbatekoa eta denen batura jasoko ditu, eurotan.

h. Erakunde eskatzailearen estatutuen fotokopia, baldin eta Arabako Foru Aldundiak azken bi urteetan bere proiekturik onartu ez badu.

i. Erakundearen lehendakariak sinatutako agiria, ziurtatzen duena erakunde eskatzaileak sozietatearen egoitza edo egitura finko edo egonkorra duela Arabako Lurralde Historikoan, eta konpromisoa erakusten duena jarraipena ordezkaritza horretatik egiteko.

j. Elkarte edo erakunde eskatzailearen zuzendaritza batzordearen osaera aktaren fotokopia.

k. Egoitza nagusia Arabako Lurralde Historikotik kanpo duten erakundeek dagokien Zerga Ogasunarekiko zerga betebeharretan egunean daudela azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute.

l. Erakunde eskatzailearen organigrama.

m. Erbesteratutako langileen kasuan, erakunde eskatzaileak memoria bat aurkeztu beharko du langile horiek bidaltzeko beharra justifikatzeko, bai eta eskatutako gaitasun profesionalaren irizpideak, egingo dituen lanen iraupena eta deskribapena eta kontzeptu horrengatik egotzitako gastuak ere.

n. Dirulaguntza erakunde talde batek eskatzen badu, 3. artikuluan jasotako agiriak eta hitzarmena.

ñ. Proiektuak erakunde eskatzailearentzat eta tokian tokiko bazkidearentzat dakartzan eskubideak eta betebeharrak biltzen dituen agiria; agiri horretan, berariaz adierazi beharko da proiektuaren ondoriozko ondasun higigarri eta higiezin guztiak onuradunen edo haiek ordezkatzen dituzten erakunde publikoen esku geratuko direla.

o. BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenak, portzentajearen justifikazioa.

p. Hala badagokio, erakundeak proiektuari egiteko ekarpen balorizatuaren aurreikuspenaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Boluntarioen balorizazioari dagokionez, langile horien balorizazioaren aurreikuspena azaltzen duen idazkia (jarduera bakoitzean ematen diren borondatezko lanorduen gutxi gorabeherako kalkulua eta bakoitzaren kostua adierazita).

q. Hala badagokio, erakundeak Araban dituen boluntarioen aseguruak ordaindu izanaren egiaztagiriak.

r. Erakunde eskatzailearen azken bi urteetako diru sarreren eta gastuen aurrekontua.

s. Hala badagokio, lankidetzaren arloko arabar agente ezohikoekiko lankidetza ekimenak nola garatu diren egiaztatzen duten agiriak.

t. Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskaera (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).

u. Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuz gero, erakunde eskatzaileak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragai dagoen inprimakian eskatzen den informazioa bete behar du.

 

 

Eskaera orria, garapenerako lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzarena.

 

Siervas de Jesús 1, behea. 01001 Gasteiz (Araba)