Udalek eta kuadrillek sustaturik euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen 2021eko dirulaguntza eskatzea

Epeak

Itxita

Hogeita hamar egun natural, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera, I. ERANSKINEAN argitaratzen den ereduari jarraikiz

  • Erakundearen organo eskudunaren erabakia, baimentzen duena eskabidea aurkeztea eta gastua partez finantzatzea.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita aisialdiko programak (udalekuak, jolas txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo horien antzekoak) gauzatuko dituzten langile guztiek, gutxienez, Batxilergoa euskaraz ikasi dutela, edo egiaztatu dutela B2 maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera, edo baliokidea.

  • Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak

  • Zinpeko adierazpena, non konpromisoa hartuko baita aisialdiko programen (udalekuak, jolas txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo horien antzekoak) ardura duten langileetatik gutxienez % 50ek euskararen bitartez sozializatzeko prestakuntza saio bat bederen eginda izateko programa hasi aurretik.

  • Programa bakoitzaren deskribapena, II.ERANSKINEAN argitaratzen den ereduari jarraikiz

  • “Gazteak” ataleko proiektuetarako, V. ERANSKINA bete beharko da