Garapenerako lankidetzako urteko proiektu puntuala finantzatzeko eskaera, garapen bidean dauden herrialdeetan

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • a.- Eredu ofizialaren araberako I. eranskina, erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatua.
  • b.- Erakundeak kasuan kasuko administrazio erregistroan izena emanda duela frogatzen duen agiria.
  • c.- Proiektuaren inprimakia, Arabako Foru Aldundiak emana (II. eranskina). Aurrekontuaren azalpenean, eurotan eskatutako dirulaguntza kalkulatzeko erabilitako kanbio tasa adierazi behar da.
  • d.- Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen eskatu bada, haien egiaztagiriak aurkeztu behar dira zenbat diru eskatu den adieraziz.
  • e.- Proformako fakturak aurkeztuz gero, zenbakituta aurkeztuko dira taula batean. Taula horrek faktura bakoitzaren zenbatekoa eta denen batura jasoko ditu, eurotan.
  • f.- Erakunde eskatzailearen estatutuak, azken bi urteetan Arabako Foru Aldundiak onartutako proiekturik izan ez badu.
  • g.- Antolamenduaren lehendakariak sinatutako agiria, ziurtatzen  duena  entitate eskatzaileak gizarte egoitza edo egitura finko edo egonkorra baduela Arabako Lurralde Historikoan, eta konpromisoa erakusten  duena  jarraipena ordezkaritza horretatik egiteko.
  • h.- Elkartea edo erankunde eskatzailearen zuzendaritza batzordearen osaketaren akta.
  • i.- Egoitza nagusia Arabako Lurralde Historikotik kanpo duten erakundeek dagokien Zerga Ogasunarekin dituzten zerga betebeharrak bete dituztela azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute.
  • j.- Erakunde eskatzailearen organigrama.
  • k.- Langile atzerriratuei dagokienez, erakunde eskatzaileak ondoko hauek bidali behar ditu: langile horiek hara bidaltzeko dagoen beharrari buruzko justifikazio memoria, eskatutako gaitasun profesionalerako irizpideak, egingo dituzten lanen iraupena eta azalpena eta kontzeptu horregatik egotzitako gastuak
  • l.- Dirulaguntza erakunde elkarte batek eskatzen badu, Hirugarren artikuluan jasotako agiriak eta hitzarmena.
  • m.- Erakunde eskatzaileari eta tokiko bazkideari proiektuak dakarzkien eskubideak eta betebeharrak azaltzen dituen agiria, bertan jasorik, baita, proiektuak ekarritako ondasun higigarri eta higiezin guztiak biztanleria onuradunaren edo hura ordezkatzen duten erakunde publikoen eskuetara pasatuko direla.
  • n.- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (hemendik aurrera: BEZ) ordaintzetik salbuetsita daudela azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute, dagokien zerga administrazioak emana eta BEZan hainbanaketa erregelan daudenek, behin betiko portzentajearen froga-agiria.
  • ñ.- Hala badagokio, entitateak proiektuari egiteko ekarpen balorizatuaren aurreikuspenaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Langile boluntarioen balorizazioan, aipatutako langileen balorizazio aurreikuspenaren azalpen idazkia (ekintza bakoitzean egindako bolondres lan-ordu kopurua eta beren kostua adieraziz).
  • o.- Hala badagokio, erakundeak Araban dituen boluntarioen aseguruak ordaindu izanaren egiaztagiriak.
  • p- Entitate eskatzailearen azken bi urteetako diru sarreren eta gastuen aurrekontua,
  • q- Hala badagokio, lankidetzaren arloko arabar agente ezohikoekiko lankidetza ekimenak nola garatu diren egiaztatzen duten dokumentuak.
  • r.- Hala badagokio azpikontrataziorako baimen eskaera (II.eranskineko ereduaren arabera).

I. Eranskina

II. Eranskina

III. Eranskina

Informazio gehiago

Gida: NOLA EGIN ERREGISTRO ELEKTRONIKO KOMUN BAT EGOITZA ELEKTRONIKOAN

Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.