Garapenerako lankidetzako urteko proiektu puntuala finantzatzeko eskaera, garapen bidean dauden herrialdeetan

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskabidea ondoren adierazten diren agiriekin batera baino ez da aurkeztuko. Beste agiririk behar izanez gero, Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eskatu ahal izango du.

  • a. Eredu ofizialaren araberako I. eranskina, erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatua.
  • b. Erakundea dagokion administrazio erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria.
  • c. Proiektuaren inprimakia, Arabako Foru Aldundiak emana (II. eranskina). Aurrekontuaren  azalpenean, eskatutako dirulaguntza eurotan kalkulatzeko erabilitako truke tasa adierazi behar da.
  • d. Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.
  • e. Proformako fakturak aurkeztuz gero, zenbakituta aurkeztuko dira taula batean. Taula horrek faktura bakoitzaren zenbatekoa eta denen batura jasoko ditu, eurotan.
  • f. Erakunde eskatzailearen estatutuak, baldin eta Arabako Foru Aldundiak azken bi urteetan
  • bere proiekturik onetsi ez badu.
  • g. Erakundearen lehendakariak sinatutako agiria, ziurtatzen duena erakunde eskatzaileak sozietatearen egoitza edo egitura finko edo egonkorra duela Arabako Lurralde Historikoan, eta konpromisoa erakusten duena jarraipena ordezkaritza horretatik egiteko.
  • h. Elkarte edo erakunde eskatzailearen zuzendaritza batzordearen osaera akta.
  • i. Egoitza nagusia Arabako Lurralde Historikotik kanpo duten erakundeek dagokien Zerga Ogasunarekiko zerga betebeharretan egunean daudela azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute.
  • j. Erakunde eskatzailearen organigrama.
  • k. Diruz lagundu daitekeen guztizko zenbatekoaren ehuneko 30 gainditzen duten langile gastuen kasuan, erakunde eskatzaileak behar hori justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, baita garatu beharreko zereginen deskribapena ere.
  • l. Dirulaguntza erakunde talde batek eskatzen badu, 3. artikuluan jasotako agiriak eta hitzarmena.
  • m. Proiektuak erakunde eskatzailearentzat eta tokian tokiko bazkidearentzat dakartzan eskubideak eta betebeharrak biltzen dituen agiria; agiri horretan, berariaz adierazi beharko da proiektuaren ondoriozko ondasun higigarri eta higiezin guztiak onuradunen edo haiek ordezkatzen dituzten erakunde publikoen esku geratuko direla.
  • n. BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenek, portzentajearen justifikazioa.
  • ñ. Hala badagokio, erakundeak proiektuari egiteko ekarpen balorizatuaren aurreikuspenaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Boluntarioen balorizazioari dagokionez, langile horien balorizazioaren aurreikuspena azaltzen duen idazkia (jarduera bakoitzean ematen diren borondatezko lanorduen gutxi gorabeherako kalkulua eta bakoitzaren kostua adierazita).
  • o. Hala badagokio, erakundeak Araban dituen boluntarioen aseguruak ordaindu izanaren egiaztagiriak.
  • p. Erakunde eskatzailearen azken bi urteetako diru sarreren eta gastuen aurrekontua.
  • q. Hala badagokio, lankidetzaren arloko arabar agente ezohikoekiko lankidetza ekimenak nola garatu diren egiaztatzen duten agiriak.
  • r. Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskaera (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).

2. Eskabidearekin batera nahiz frogagirietan bide elektronikoz ematen diren kopiek balioa izango dute dirulaguntzak emateko administrazio prozedura izapidetzeko bakarrik. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 28.7. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuraduna da aurkeztutako agirien egiazkotasunaren erantzulea.

Halaber, harekin batera, erantzukizunpeko aitorpena aurkeztuko da. Aitorpen horretan jatorrizko dokumentu horiek non gorde diren agertuko da, bai eta dirulaguntzaren edo laguntzaren organo kudeatzaileak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak eskatzen baditu, horiek aurkezteko konpromisoa ere.

Xede horietarako, Administrazioak beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ahal izango ditu egiaztatutako egitateak eta aurkeztutako agiriak benetakoak direla egiaztatzeko, eta interesdunek Arabako Foru Aldundiaren esku jarriko dituzte horretarako eskatzen zaizkien agiri guztiak.

Digitalizatu ezin diren aleak, edo beren ezaugarriengatik bidalketa elektronikorako tamaina muga gainditzen dutenak (fitxategiak, 10 Mb, edo bidalketa, 50 Mb) euskarri fisikoan entregatu ahal izango dira Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuan (Jesusen Zerbitzarien kalea, 1, 01001 Gasteiz), eskabidean zirkunstantzia hori adierazita.

Eskabidearen I. eranskinean, bertan jasotako informazioaren eta agirien benetakotasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat jasoko da. III. eranskinean, proiektua justifikatzeari buruzkoan, erantzukizunpeko adierazpen bat jasoko da, bertan jasotako informazioaren eta agirien benetakotasunari buruzkoa.

3. Eskabidean edo horrekin batera aurkezten diren agirietan akatsik izanez gero edo osorik bete gabe egonez gero, hamar egun balioduneko epea emango zaie interesdunei antzemandako akatsak konpontzeko. Epe hori igaro eta akatsak konpondu ezik, eskatzaileak eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da; horretarako, ebazpena emango da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

4. Aurkeztutako eskaera egoki ebaluatu eta ebazteko, Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak agiri eta informazio gehiago eska diezaieke erakunde eskatzaileei.

Halaber, behin proiektuen eskabideak berrikusirik eta aldez aurretik ebazpen proposamena eginik, elkarrizketa bat izan ahalko da entitate eskatzailearekin, proiektuari buruz aurkeztutako informazioa argitzeko.

5. Erakunde onuradunek zerga betebeharrak egunean dituztela egiaztatu beharko dute, eta soldatapeko langileak badituzte, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela. Zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen Foru Arauak 21.3 artikuluan xedatzen duenaren arabera, pertsona onuradunak  eskaera aurkeztuz gero, organo kudeatzaileak haren baimena edukiko du zerga administrazioek eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eman beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eskubidea dute Arabako Foru Aldundiak jadanik dituen edo beste edozein administraziok egin dituen agiriak ez aurkezteko. Horrenbestez, administrazioak agiri horiek kontsultatu edo bil ditzake, salbu eta eskatzaileek berariaz ukatzen badute egiaztapen hori egiteko baimena. Kasu horretan, eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu agiriak.

Halaber, aurretik edozein administraziori aurkeztutako agiririk ez zaie eskatuko interesdunei. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zein administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta instrukzio organoak bildu beharko ditu, salbu eta prozeduran jasota badago interesdunaren berariazko aurkakotasuna edo aplikatzekoa den lege bereziak haren berariazko baimena eskatzen badu.

Salbuespen gisa, instrukzio organoak ezin baditu bildu aurreko ataletan aipatutako agiriak, interesdunari berriro aurkeztea eskatu ahalko dio.


I. eranskina

II. eranskina

III. eranskina

Informazio gehiago

Gida: NOLA EGIN ERREGISTRO ELEKTRONIKO KOMUN BAT EGOITZA ELEKTRONIKOAN

Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.