Proiektua finantzatzeko eskaera, garapen bidean dauden herrialdeetan urte anitzeko garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko deialdian

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

a.- Eredu ofizialaren araberako I. eranskina, erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatua.

b.- Erakundeak kasuan kasuko administrazio erregistroan izena emanda duela frogatzen duen agiria.

c.- Proiektuaren inprimakia, Arabako Foru Aldundiak emana (II. eranskina). Aurrekontuaren azalpenean, eurotan eskatutako dirulaguntza kalkulatzeko erabilitako kanbio tasa adierazi behar da.

d.- Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen eskatu bada, haien egiaztagiriak,  aurkeztu behar dira zenbat diru eskatu den adieraziz.

e.- Proiektuaren plangintza matrizea, jasotzen dituena xedeak, aurreikusitako emaitzak, ekintza planifikatuak, baliabideak, ebaluazio irizpideak eta egiaztatze iturriak.

f.- Proformako fakturak aurkeztuz gero, zenbakituta aurkeztuko dira taula batean. Taula horrek faktura bakoitzaren zenbatekoa eta denen batura jasoko ditu, eurotan.

g.- Erakundeak indarrean dituen estatutuen fotokopia eta Elkarte eta Erakundeen Erregistroan legez eratu eta erregistratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.

h.- Antolamenduaren lehendakariak sinatutako agiria, ziurtatzen  duena  entitate eskatzaileak gizarte egoitza edo egitura finko edo egonkorra baduela Arabako Lurralde Historikoan, eta konpromisoa erakusten  duena  jarraipena ordezkaritza horretatik egiteko.

i.- Elkartea edo erankunde eskatzailearen zuzendaritza batzordearen osaketaren aktaren fotokopia.

j.- Euskal erakunde publikoren batek finantzatuta, azken hiru urteetan garapenerako lankidetza jarduerak direnetatik 2 egin izana egiaztatzen duten agiriak. Agiri horiek hauek jasoko dituzte: jardueraren titulua, data, sektorea, lekua eta kostua.

k.- Egiaztagiriak aurkeztu behar dira, kontra-alderdi gauzatzailearekin ALHAOn argitaratzen diren egunerako bi lankidetza proiektu gauzaturik dituela egiaztatzeko.

l.- Egiaztagiriak aurkeztu behar dira, entitate eskatzaileak xede den herrialdean proiektuak gauzatzen bi urte eman dituela egiaztatzeko.

m.- Erakunde eskatzailearen organigrama.

n.- Azken bi urteetako balantze ekonomikoak.

ñ.- Proiektuan ondasunen edo zerbitzuen produkzioa xede duen ekimenen bati ekiteko edo horretan laguntzeko gasturen bat egitea aurrez ikusita badago, ekimenaren bideragarritasun azterketa.

o.- Diruz lagundu daitekeen guztizko zenbatekoaren % 30 gainditzen duten langile-gastuen kasuan, erakunde eskatzaileak premia hori justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, bai eta egin beharreko lanen deskribapena ere.

p.- Dirulaguntza erakunde elkarte batek eskatzen badu, Artikulu hontetan jasotako agiriak eta hitzarmena.

q.- Agiriak, ziurtatzen dutenak Arabako beste hainbat arlotako erakunde batekin edo batzuekin egindako elkarlana, garapenerako lankidetza eta/edo sentsibilizazio-jardueretan.

r.- Erakunde eskatzaileari eta tokiko bazkideari proiektuak dakarzkien eskubideak eta betebeharrak azaltzen dituen agiria, bertan jasorik, baita, proiektuak ekarritako ondasun higigarri eta higiezin guztiak biztanleria onuradunaren edo hura ordezkatzen duten erakunde publikoen eskuetara pasatuko direla.

s.- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (hemendik aurrera: BEZ) ordaintzetik salbuetsita daudela azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute, dagokien zerga administrazioak emana eta BEZan hainbanaketa erregelan daudenek, behin betiko portzentajearen froga-agiria.

t.- Hala badagokio, entitateak proiektuari egiteko ekarpen balorizatuaren aurreikuspenaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Langile boluntarioen balorizazioan, aipatutako langileen balorizazio aurreikuspenaren azalpen idazkia (ekintza bakoitzean egindako bolondres lan-ordu kopurua eta beren kostua adieraziz).

u.- Hala badagokio, erakundeak Araban dituen boluntarioen aseguruak ordaindu izanaren egiaztagiriak.

v.- Hala badagokio, ALHn kontratatuta dauden langile teknikoen egiaztagiriak.

w.- Hala badagokio, planifikatutako ohartarazpen ekintzak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira.

x.- Hala badagokio, proiekturako emandako baliabide pribatu guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira.

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoa