Covid-19a dela eta Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletan eta udaletan 2021eko ekitaldian egin beharreko turismo inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdiaren eskabidea

Epeak

Itxita

2021eko apirilaren 1etik maiatzaren 7ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • a)  Dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria (inbertsioen beharra eta nola aurreikusten den hobe dezaketela eskatzailearen lehiakortasuna).
  • b)  Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).
  • c) Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomikoki onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.
  • d) Aurreikusitako gastuen aurrekontu banakatua.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Egoitza Elektronikoa