null Subvenciones dirigidas a asociaciones y entidades sin ánimo de lucro para el desarrollo de programas y/o actividades destinadas a la sensibilización y a la convivencia intercultural. Ejercicio 2020 EUS

Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten. 2021eko ekitaldia

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka araubidean. Dirulaguntza horien helburua da Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeek sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzeko proiektuak, genero ikuspegia dutenak, garatzeko laguntza ematea, Gasteizko udalerrian garatutakoak izan ezik.

Egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan legez eratuta eta erregistratuta daudenak.

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua

Diputatu Nagusiaren 478/2020 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa. Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa onartzea, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten. 2021eko ekitaldia.

Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Genero ikuspegidun sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi