Sustitucion de vehiculo en una autorizacion VT-N VTC-N eu - egoitza
Hiriarteko taxirako baimen batean (VT-N) edo gidaridun ibilgailua alokatzeko (VTC-N) baimen batean ibilgailu baten ordez beste bat jartzea
Epeak
Urte osoan
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
- Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
VT-N motako baimenen kasuan, gainera:
- Ibilgailuaren dokumentazioa: zirkulazio baimena, fitxa teknikoa eta IATa, indarrean daudenak; ibilgailuak ezin du 2 urtetik gorako antzinatasuna eduki.
- Udalaren Ebazpena, ibilgailua ordeztea baimentzen duena. Kasu guztietan, ebazpenean baimendutako eserleku kopuruak bat etorri behar du zirkulazio baimenean agertzen denarekin.
- Erantzukizun zibileko asegurua, 50 milioi euro ordain dezakeena.
- Taximetroaren kontrol metrologikoko buletina.
VTC-N motako baimenen kasuan, gainera:
- Ibilgailuaren dokumentazioa:
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
- Erantzukizun zibileko asegurua.
- VTC-N eranskailu bereizgarriak, Eusko Jaurlaritzak egindakoak.
Tasen ordainketa
Informazio gehiago
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
- Udalaren Ebazpena, VT-N baimenen kasuan ibilgailua ordeztea baimentzen duena.
- Asegurua.
- Taximetroaren kontrol metrologikoko buletina, VT-N baimenen kasuan.
- Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero, VTC-N baimenen kasuan.
- Eusko Jaurlaritzak emandako eranskailuak, VTC-N baimenen kasuan.
Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.
Enpresa titularrak garraio arloan administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpenaren bidez ezarritako zehapenak ordaindu dituen egiaztatuko du Foru Aldundiak.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK