Lurzoruaren analisia eta aholkularitza edafologikoa

Epeak

Irekita

Beti

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Lur lagin adierazgarria, kilo 1ekoa gutxi gorabehera
  2. Eskaera inprimakia bete behar da.

Honako baldintza hauek aplikatuko dira:

  • Zerga egoitza egiaztatzen da diru sarreren kudeaketa aplikatzean.
  • Ustiategien Erregistroan egiaztatuko da finka ustiategian dagoen ala ez. Analizatu beharreko finka ez badago eskaera egin duen ustiategian, ez da egingo analisia. Baja eman bazaio mahastia errotik ateratzeagatik, ustiategian baja eman zaiola egiaztatuko da.
  • Behin zehazten denean zein den kasua, prezio osoa edo murriztua aplikatuko da. Prezio osoa aplikatzen da Araban lurzatiak dauzkaten kanpoko ustiategien kasuan. Gainerako kasuetan prezio murriztua aplikatuko da.

Informazio gehiago

  • Beharrezkoa da lurra analizatzea, jakiteko zein ongarri den egokia eta premiazkoa mahastia landatu baino lehen. Berdin erabilgarria da mahastien lurra analizatzea aldian behin, jakiteko zer ongarri erabili behar den urte guztian eta antzemateko gabeziarik edo premiarik daukan.
  • Lur sailen kasuan, lurraren ezaugarri fisiko eta kimikoak zein diren adierazteaz eta lur ongarrituaz informazioa emateaz gain, lurraren analisiari esker zehaztu ahal izango da zein den txertakarik egokiena.

Herritarren arretarako helbide eta telefonoak

Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua - Ardoaren etxea

Lapueblako errepidea, zk.g., 01300 Guardia (Araba)

Telefonoa: 945 62 10 80

Fax bidez: 945 62 10 70