Laguntza mota hauetako pertsona juridikoarentzat: sozietate zibila, ondasun erkidegoa, jaraunspen erkidegoa

Epeak

Itxita

2021eko ekainaren 1etik 30era arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Mota hauetako pertsona juridikoarentzat - sozietate zibila, ondasun erkidegoa, jaraunspen erkidegoa

  • Aurreko apartatuetan eskatutakoa, bazkide bakoitzari buruzkoa

  • Eratzearen edo aldatzearen eskritura publikoa

  • Bazkideen izenen zerrenda eta sozietatearen kapitalaren banaketa edo partaidetzaren ehunekoa 

Indibisio ituna, gutxienez 6 urtekoa, jaraunspen erkidegoetan

Agiriak oro har: 

  • Ustiategia osatzen duten pertsona guztien NANa/IFZ

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria, titularrak edo legezko ordezkariak sinatua.

  • Lehentasunezko ustiategia izatearen ziurtagiria, hala badagokio.

  • Ekoizpen ekologiko ziurtatuko erregistroetan edo kalitate programetan inskribatu dela ziurtatzen duen agiria, hala badagokio.

  • Nekazaritza eta ingurumen neurri bati helduta egotea ziurtatzen duen agiria, hala badagokio.

  • Beste erakunde batzuei inbertsio bererako laguntza eskatu ez izanaren deklarazioa.

  • Fruta arbolak landatzeko plana:                            

  1. Gauzatu beharreko obren aurrekontua eta, hala badagokio, proiektua

  2. Landaketa gauzatuko den lursailen zerrenda, udal, poligono, lursail eta SIGPAC esparruen arabera, ondoko hauek adierazita: azalera, edukitza erregimena eta lursail bakoitzaren aurrekontua. 

  • Landaketa gauzatuko den lurzatiaren edo lurzatien eta, hala badagokio, ureztaketa jarriko den lurzatiaren edo lurzatien jabetza egiaztatzen duen katastroko deskribapena edo agiria.

  • Hala badagokio, jabearen baimena diruz lagunduko diren inbertsioak eta, hala badagokio, ureztaketa jartzea gauzatzeko.

  • Erabiliko den landare materialari buruzko informazioa:

  1. Ureztatzaile elkarteren batekoa bada, eskatzaile bakoitzarentzat banako ziurtagiria.

  2. Gainerako kasuetan, ureztapen sistema instalatuko den lursailetan ur emakida dagoela egiaztatzen duen agiria.

Baldin eta landaketa planak ureztaketa instalazioak aurreikusten baditu, aurrekoaz gain beste hau ere eduki beharko du:

  • Ureztatzaile elkarteren batekoa bada, eskatzaile bakoitzarentzat banako ziurtagiria.

  • Gainerako kasuetan, ureztapen sistema instalatuko den lursailetan ur emakida dagoela egiaztatzen duen agiria.

Baldin eta landaketa planak finkak eta itxiturak egokitzea aurreikusten badu, beste hau ere eduki beharko du:

  • Obra lizentzia edo halakorik behar ez dela egiaztatzen duen udal agiria.

Agirien deskarga

 

Informazio gehiago

Laguntza hori da fruta arbolak landatzen laguntzeko, bai berriak landatzeko bai lehendik daudenak areagotzeko. Laguntza hori eskatzeko ez da beharrezkoa nekazaritzako profesionala izatea, baina, gutxienez, 0,5 hektarea landatu behar dira ustiategi eta espezieko, eta frutikulturan gutxienezko prestakuntza izatea egiaztatu behar da.

Zer behar dut?

  • BAKQ

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.