Pertsona fisikoentzat Arabako Lurralde Historikoan fruta arbolak ezartzeko laguntzak

Epeak

Itxita

2021eko ekainaren 1etik 30era arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

 Pertsona fisikoa izanez gero:

  1. Eskatzailea lanbide gaikuntza eta gaitasun nahikoaren jabe dela egiaztatzen duen agiria, egiaztapen hori gerora aurkeztu ahal diren kasuetan izan ezean. 

  2. Lanbide gaikuntza eta gaitasun nahikoa egiaztatuko delako konpromisoa, horretarako ezarritako epearen barruan, hala badagokio

 Agiriak oro har:

  • Ustiategia osatzen duten pertsona guztien NANa/IFZ-

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria, titularrak edo legezko ordezkariak sinatua.

  • Lehentasunezko ustiategia izatearen ziurtagiria, hala badagokio.

  • Ekoizpen ekologiko ziurtatuko erregistroetan edo kalitate programetan inskribatu dela ziurtatzen duen agiria, hala badagokio.

  • Nekazaritza eta ingurumen neurri bati helduta egotea ziurtatzen duen agiria, hala badagokio.

  • Beste erakunde batzuei inbertsio bererako laguntza eskatu ez izanaren deklarazioa.

  • Fruta arbolak landatzeko plana

  • Gauzatu beharreko obren aurrekontua eta, hala badagokio, proiektua.

  • Landaketa gauzatuko den lursailen zerrenda, udal, poligono, lursail eta SIGPAC esparruen arabera, ondoko hauek adierazita: azalera, edukitza erregimena eta lursail bakoitzaren aurrekontua

  • Landaketa gauzatuko den lurzatiaren edo lurzatien eta, hala badagokio, ureztaketa jarriko den lurzatiaren edo lurzatien jabetza egiaztatzen duen katastroko deskribapena edo agiria.

  • Hala badagokio, jabearen baimena diruz lagunduko diren inbertsioak eta, hala badagokio, ureztaketa jartzea gauzatzeko.

  • Erabiliko den landare materialari buruzko informazioa:

  • Espeziea eta barietatea eta txertaka.

  • Jatorria (mintegiaren izena eta kokapena, erregistro zenbakia).

Baldin eta landaketa planak ureztaketa instalazioak aurreikusten baditu, aurrekoaz gain beste hau ere eduki beharko du:

  • Ureztatzaile elkarteren batekoa bada, eskatzaile bakoitzarentzat banako ziurtagiria.

  • Gainerako kasuetan, ureztapen sistema instalatuko den lursailetan ur emakida dagoela egiaztatzen duen agiria.

Baldin eta landaketa planak finkak eta itxiturak egokitzea aurreikusten badu, beste hau ere eduki beharko du:

  • Obra lizentzia edo halakorik behar ez dela egiaztatzen duen udal agiria.

Agirien deskarga:

Informazio gehiago

Laguntza hori da fruta arbolak landatzen laguntzeko, bai berriak landatzeko bai lehendik daudenak areagotzeko. Laguntza hori eskatzeko ez da beharrezkoa nekazaritzako profesionala izatea, baina, gutxienez, 0,5 hektarea landatu behar dira ustiategi eta espezieko, eta frutikulturan gutxienezko prestakuntza izatea egiaztatu behar da.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.