Arabako eskulangintza sektorean inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea 2021eko ekitaldirako

Epeak

Itxita

2021eko maitxazaren 1eik maiatzaren 14ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

1. NANaren fotokopia.

2. IFZren fotokopia, eskulangintza enpresen eta elkarteen eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeen kasuan.

3. Gizarte Segurantzak egindako ziurtagiria, harekiko betebeharrak betetzen egunean dagoela frogatzekoa. Ziurtagiri horren ordez aurkeztu ahal izango da organo kudeatzaileari emandako berariazko baimena, datuak emateko eskumena duten administrazioetatik datu horiek zuzenean jasotzekoa.

4. Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

5. Eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak deskribatzeko memoria.

6. Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformakoak edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, sinatu den kontratua). Dirulaguntzak kalkulatzeko, ez dira aurrekontutzat onartuko eskatzaileak egindako gastu kalkuluak.

7. Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onartu zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Zirutagiri digitala

Egoitza elektronikoaren bidez