Arabako toki erakundeetan hurbileko merkataritza eta/edo artisau merkataritza sustatzeko laguntzen eskabidea

Epeak

Itxita

2019ko martxoaren 19tik 2019ko apirilaren 17ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Laguntzen deialdian sartzeko eskaera.

  • Paragrafo hauek jasoko dituen adierazpena:

  1. Erakunde eskatzaileak bere burua behartzen duela eskaera egiazkoa den baieztatzeko behar diren egiaztagiri guztiak aurkeztera, eta Arabako Foru Aldundiak eskatzen dizkion argibide osagarriak ematera.
  2. Erakunde eskatzaileak ez duela urratu urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, ezarritako debekuetako batik.
  3. Baimena ematen diola Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailari kasuan kasuko administrazioari zerga izaerako datuei eta Gizarte Segurantzarekiko egoerari buruzko informazioa eskatzeko, laguntzak emateko arauetan eskatutako baldintzei dagokienez (autonomoak edo pertsona fisikoak baino ez).
  • Dirulaguntzaren xede diren jardunen azalpena, eta jardun horiek egiteko arrazoiak; eta jardun bakoitzaren aurrekontu banakatua.

  • Lana egingo duen enpresaren eskaintzaren fotokopia.

  • Ondasuna eman aurretik eskatutako hiru eskaintzen fotokopia, baldin eta lanek kontratu txikietarako ezarritako mugak gainditzen badituzte (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakoetarako); eta zein eskaintza aukeratu den eta hautaketa horretarako arrazoiak azaltzen dituen agiria.

  • Pertsona fisikoak edo autonomoak direnean, NANa eta curriculum vitaea ere aurkeztu behar da.

Erregistro Orokorra - Arabako Foru Aldundia

Probintzia plaza, 5

01011 Vitoria-Gasteiz

Itundutako erregistroak