Unibertsitateaz kanpoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko deialdia

Epeak

Itxita

2021eko ekainaren 1etik 30era, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Bi tarteetan, oinarrizko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Laguntza eskaeraren inprimaki normalizatua

b) Ikaslearen NANaren fotokopia. Adin txikikoa izanez gero, eskatzailearena.

c) Familia liburuaren fotokopia (ikasleentzat eta adin txikikoentzat)

d) Babespean egonez gero, egoera horren dokumentu egiaztagiria (adin txikiko ikasleentzat)

e) 2020ko abenduaren 31n Araban erroldatuta egon izanaren ikaslearen ziurtagiria.

f) Kurtso akademikoan, hirugarren oinarrian aipatutako ikasketen matrikulazio-egiaztagiria.

g) Jasotako diru-laguntzen ziurtagiria, kopurua eta erakundea zehaztuz.

h) Eskatzailearen banku erakundearen kartillaren fotokopia edo kontuaren ziurtagiria.

Tarte osagarrian, berariazko dokumentazioa honako hau izango da:

a) Garraio publikoaren txartelaren fotokopia: Pertsonalizatutako Garraio Txartela Ofiziala, esaterako: BAT, BARIK edo MUGI, mugimendu guztiak jasota dauden erakunde publikoaren ziurtagiriarekin batera.

b) Itundutako garraio kolektiboaren kasuan, Gurasoen edo ikasleen elkarteak bidalitako ziurtagiriak; eskatzaileak erabilitako garraioen gastuak eta ordainketa agerian utziz, baita horretaz arduratutako enpresa 2020/2021 ikasturtean. Halaber, Gurasoen edo ikasleen elkarteari ordainketa-egiaztagiria eman beharko zaio.

c) Hirugarrenen fitxa beteta

Informazio gehiago

ALHAO

Zer behar dut?

  • B@KQ 

    Ziurtagiri digitala