Dirulaguntza justifikatzea

Epeak

Itxita

Esleitutako datatik 2021eko azaroaren 26ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Egindako jarduketen/inbertsioen memoria.

  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adieraziz.

  • Justifikazio fakturen zerrenda; honako hauek jaso behar ditu: hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data, ordainduta badago.

  • Ordainagiriak eta gainerako frogagiri baliokideak.

  • Hiru eskaintza eta, eskaintzarik merkeena aukeratu ez bada, horren arrazoiak azaltzen dituen justifikazio txostena (bakar-bakarrik partidaren batek eskaera egiteko garaian hiru eskaintza aurkeztera behartzen ez bazuen eta geroago benetako gastuak ezarritako 15.000,00 euroko mugara heldu edo hortik gorakoak izan badira).

     

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.