Dirulaguntza justifikatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2022/03/18 - 2022/12/16

Esleitu datatik 2022ko abenduaren 16ra arte 14:00etan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria (jardueren beharra eta nola aurreikusten den hobe dezaketela eskatzailearen lehiakortasuna).
  • Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia.
  • Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.
  • Aurreikusitako gastuen aurrekontu banakatua.
  • Hauei buruzko informazioa jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena:
    • a) Aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko dokumentuekin bat datozela.
    • b) Dirulaguntza honetaz gain, hemen diruz lagundutako kontzeptuetarako beste diru sarrera edo dirulaguntza batzuk lortu diren. Baiezkoa bada, diru sarrera horien justifikazioa aurkeztuko da

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Egoitza elektronikoa - Nire espedienteak 

Izapidetu