Labore estentsiboak dibertsifikatzeko laguntzak nekazaritzako ekoizpen teknika jasangarrien pean eskatu

Epeak

Itxita

2021eko otsailaren 1etik apirilaren 30era.

Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Kontratua teknikari aholkulariarekin (eskaeraren lehenengo urtean baino ez)

Informazio gehiago

Neurri honen helburua da ingurumenaz arduratzen den ekoizpen eredu bat sustatzea, zeinak nekazariei prestakuntza eta ezagutza tekniko handiagoa eskatzen dien ingurumena zaintzen laguntzeko eta laborantza neguko laboreetan ardazteko joera galgatzeko.

Neurri honek zenbait labore tradizionaletan jardunbide jasangarri batzuk sartzea sustatzen du, besteak beste labore hauetan: patata, erremolatxa, gizakiok jateko lekadunak lur ureztatuetan eta baratzeko labore estentsiboak.

Hona hemen jardunbide horiek:

  • Txandaketa luzeagoak egin daitezen sustatzea, ezinbestekoa baita izurriteek, gaixotasunek eta flora sorotar lehiakideak eragiten dituzten arazoak konpontzeko, eta lurzoruaren elementu nutritiboen aprobetxamendua arrazionalizatzeko.
  • Aholkularitza teknikoa eskatzea arlo hauetan: ongarriketa, ureztaketa eta laboreen erabilera orokorra.
  • Nitrogenodun ekarpen askoz txikiagoa egitearen betebeharra zona kalteberetan zein kaltebera ez direnetan.
  • Ongarri berdea erabiltzea (laboreak lurperatzea) eta laborearen hondakinak lurrera botatzea haren egitura hobetzeko, eta materia organikoa botatzea zona batzuetan, non normalean hori eginez gero apurka-apurka gutxiago bota beharko baita.

Laguntza honetan, prima bat ematen da labore desberdin bakoitzeko hektareako, honako labore multzo hauetarako:

 

  1. taldea: gizakiok jateko aledun lekaleak, lur ureztatuetan udan lantzen direnak
  2. taldea: ortuari estentsiboak, lur ureztatuetan udan lantzen direnak
  3. taldea: hazitarako patata eta gizakiok jateko patata.
  4. taldea: azukre erremolatxa.

Badaude, halaber, laguntza gehigarri batzuk erremolatxarako, zeinetan aukera ematen baita ekoizpena makina garbitzaile berezituekin biltzeko, lurzatitik ahalik eta lurrik gutxien erauzi dadin.