Muga naturalak eta beste muga berezi batzuk dituzten zonetarako laguntzak

Epeak

Itxita

2021eko otsailaren 1etik apirilaren 30era. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Erantzukizunpeko aitorpena, nekazaritzakoa ez den jardueran emandako denborari buruzkoa.

Informazio gehiago

Laguntza honen onuraduna izateko, nagusiki nekazaria izan (NNI) behar da, eta azalera deklaratu behar da mendialdeko zona edo bestelako natura muga nabarmenak dituzten eta mendialdekoak ez diren zona gisa kalifikatutako udalerrietan.

Diruz lagundu daitekeen gehienezko azalera, ustiategiko, 30 hektarea da. Lehenbiziko 15 hektareetan prima osorik jasoko da, eta azaleraren gainerako hektareetan prima gutxitu egingo da arian-arian:

  • 15-25 hektarea artekoek % 60
  • 25-30 hektarea artekoek % 20
  • 30 hektarea baino gehiagoko azalerek ez dute primarako eskubiderik sortzen.

Ustiategi elkartuetan ordainketak nagusiki nekazariak diren bazkideak ugaritzen diren neurrian hasiko dira. Gehienez, bi NNI ustiategi elkartuko eta, gehienez, 60 hektarea ustiategiko.

Laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da kontuan hartuz hektareako prima 297 edo 214 euro izango dela, hurrenez hurren, azalerak mendialdeetan edo beste muga natural batzuk dituzten zonetan izan.

1. AFAren Erregistro Orokorra eta erregistro osagarriak

2. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan:

Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:30era.

  • Amurrio: Dionisio Aldama kalea, 7, 01470 Amurrio. Telefonoa: 945890337
  • Kanpezu: Samuel Picaza plaza 1, 01110, Santikurutze Kanpezu Telefonoa: 945415124
  • Espejo: Tuesta bidea kalea, zk.g., 01423 Espejo. Telefonoa: 945351057
  • Guardia (Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua): Lapueblako errepidea, zk.g., 01300 Guardia. Telefonoa: 945621080/ 945600823
  • Murgia: Udaletxeko plaza, zk.g., 01130, Murgia. Telefonoa: 945430174
  • Agurain: Foruen kalea 18, 01200, Agurain. Telefonoa: 945300087
  • Gasteiz: Cola y Goiti kalea, 6, behea, 01003, Gasteiz. Telefonoa: 945181611

3. 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.2 artikuluan ezarritakoaren arabera
4. Posta bulegoak
5. Erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan