Arabako Lurralde Historikoan, Gasteizko udalerrian izan ezik, gizarteratze ibilbideetan parte hartzen duten pertsonentzako prestazio ekonomikoa eskatzea

Epeak

Behin deialdi hori ALHAOn argitaratuta, urte horretako aurrekontu ekitaldiaren azkenera arte gelditzen den aldia.

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskatzailearen nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia.

b) Errolda ziurtagiriaren fotokopia.

c) Gizarteratze hitzarmenaren edo banakako arreta planaren fotokopia.

d) Prestakuntza amaitu dela eta asistentzia gutxienez ehuneko 75ekoa izan dela egiaztatzeko agiria.

e) Mendeko pertsonak zaintzeko hirugarren pertsona bati egindako kontratua.

f) Garraio publikoan egindako gastua egiaztatzeko txartel edo tiketak.

g) Gizarte diagnostikoaren fotokopia.

h) Egindako gastuen jatorrizko fakturak eta ordaindu izanaren frogagiriak.

i) Kasuan kasuko oinarrizko gizarte zerbitzuak eginiko gizarte txostena.

- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa

San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz

- Eskaera egin duen pertsonari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua