Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzak, mugikortasun diru-laguntza eta garraio gastuak konpentsatzeko laguntza eskatzea

Epeak

Irekita

Urte osoan zehar eska daiteke. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ereduaren araberako eskaria.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia eta eskatzailearekin batera bizi diren guztiena.
  • Errolda agiria eta legezko egoitza.
  • Banku jakinarazpena. 
  • Eskatzailearen familia liburua eta batera bizi diren familiako kideena.
  • Eskatzailea judizialki desgaituta baldin badago tutorearen izendapen epaia eta tutorearen onartze epaia.
  • Banaketa edo dibortzio kasuetan, epaia eta hitzarmen arautzailea, hala badagokio, eskatzailearena eta berarekin bizi diren familiako kideena.
  • Eskatzailearen eta berarekin bizi diren familiako kideen diru-sarreren justifikazioa.