Garraio egokituaren zerbitzua eskatzea

Programa honen helburua da garraio kolektibo arrunta erabili ezin duten eta mugitzeko zailtasun handiak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

Garraiorako laguntza aurreordainketa izendun txartel baten bidez ordaintzen da, eta txartel horretan kargatzen da taxi-zerbitzuan garraiobide alternatibo gisa erabili ahal izateko emandako zenbatekoa.

Urteko gehieneko zenbatekoa 650 €-koa da. Zenbateko hori familia-errentaren arabera haztatuko da.

Epeak

Irekita

2021/11/18 - 2022/10/31

2021eko azaroaren 18tik 2022ko urriaren 31ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Taxi zerbitzua ordezko baliabide gisa erabiltzeko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzak eskatzeko hitzordurako beharrezkoa da dokumentu hauek aurkeztea:  

  • Laguntzara-eskaerak (47 formularioa, orri honetan deskarga daiteke) hurrengo dokumentuekin batera joan beharko du:
  • Nortasun agiri nazionalaren edo atzerritarraren identifikazio agiriaren fotokopia.
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari baimena datu pertsonalak bildu erabili edo transmititzeko (12 formularioa, orrialde honetan deskarga daiteke) dokumentua, behar bezala sinatuta unitate familiarra osatzen duen kide bakoitzarengatik, laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorretako 5. artikuluan definitzen den bezala.
  • 800,00 eurotik beherako laguntza denez, eta 58/2004 Foru Dekretuak aldatutako otsailaren 11ko 18/1997 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, onuraduna salbuetsita dago zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzetik.
Agiri horiek aurkezten ez badituzu, ezin izango da zure espedientea behar bezala izapidetu. Inprimaki guztiak beteta eta sinatuta egon behar dira eta orrialde honetan eskura ditzakezu.

Informazio gehiago

Hartzaileak

Mugitzeko ezintasun larria duten pertsonak .Arabako Lurralde histotikoko udalerri batean erroldatutak.

Betekizunak

Laguntza hauen onuradun izan nahi duten pertsonek 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 12. artikuluko 2. idatz zatian ezartzen dituen baldintza orokorrak bete behar dituzte, eta horiez gainera honako hauek ere bai:

a) Gutxienez 12 urte izatea.

b) Eskaera aurkeztu aurretik gutxienez urtebetean jarraian erroldatuta egotea Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean. Edo, adineko, ezindu eta mendekoen gizarteratze eta gizarte

arretaren arloko Trebiñuko esparru hitzarmena garatzen duen lankidetza hitzarmenean jasotakoaren arabera, Trebiñuko udalerrietako batean erroldatuta egotea, eskaera egin aurretik, gutxienez urtebetean jarraian.

c) Ezin dira egon ezgaituta osasun egoerarengatik ez beste ezergatik ohiko etxebizitzatik kanpora joateko.

d) Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:

  • Galera funtzionala edo anatomikoa edo izaerazko deformazioa izatea, ehuneko 33 edo gehiago, garraio kolektiboetara sartzea larri zailtzen diona, arauz ezarritako berariazko baremoaren  arabera. Horren arabera, gutxienez 9 puntu lortu behar ditu garraiobide kolektiboak erabiltzeko eragozpenak zehazteko baremoan (otsailaren 1eko 383/1984 Errege Dekretua, 25. artikulua).
  • Desgaitasun psikikoak, edo gaixotasun mentalak, ez eragoztea bere kabuz bizi ahal izatea.Desgaitasun psikikoaren maila ezin da inolaz ere ehuneko 60 edo hori baino handiagoa izan, eta menpekotasuna neurtzeko baremoan honako item hauetako batean, gutxienez, punturik badu, desgaitasun psikikoa ezingo da inolaz ere ehuneko 50 baino handiagoa izan:
    • “Etxetik kanpoko arrisku egoerak eragotzi”.
    • “Etxetik kanpoko joan-etorriak planifikatu”.

Araudia