Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea - egoitza
Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea
Epeak
Urte osoan zehar eska daiteke.
Aurkeztu beharreko agiriak
Desgaitasun egoera baloratu edo berrikusteko hitzordua eskatzeko, dokumentazio honen fotokopia aurkeztu beharko da, dagokion jatorrizkoarekin batera, erkatzeko.
- NANaren fotokopia.
- Baloratzeko beharra dakarten osasun arazoei buruzko mediku txosten (espezialistenak) eta txosten psikologiko eguneratuen fotokopiak.
- 02 inprimakia: eskaera.
- 012 inprimakia: datuen babesa eta haien tratamendua.
- 08 inprimakia: legezko ordezkaria edo erreferentziazko pertsona, beharrezkotzat joz gero (inprimaki hori aurkeztuz gero, izendatutako pertsona horri bidaliko zaizkio prozesuko jakinarazpen guztiak).
- Agiri horiez gain, aukera duzu zure osasun arazoei buruzko beste txosten batzuen fotokopiak eransteko, interesa izan dezaketela uste baduzu.
Dokumentazio hori aurkeztu ezean, espedientea ezin izango da behar bezala izapidetu. Inprimaki guztiek beteta eta sinatuta egon behar dute, eta orri honetan aurki ditzakezu.
Formularioak deskargatzea:
- 002 Desgaitasuna aitortzeko eskaera
- 008 Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak
- 009 Egitatezko zaintzailearen zinpeko deklarazioa
- 012 Espedientea izapidetzeko izaera pertsonaleko datuak biltzeko, erabiltzeko eta emateko baimena GOFEri
- 053 Oftalmologoak egindako txostena
- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa
San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
- Eskatzailearen etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua