Mendekotasuna baloratzeko zerbitzua eskatzea - egoitza
Mendekotasuna baloratzeko zerbitzua eskatzea
Epeak
Urte osoan zehar eska daiteke.
Aurkeztu beharreko agiriak
Mendekotasun egoera baloratu edo berrikusteko hitzordua eskatzeko, dokumentazio honen fotokopia aurkeztu beharko da, dagokion jatorrizkoarekin batera, erkatzeko.
-
NANaren fotokopia.
-
001 inprimakia: mendekotasuna baloratzeko eskaera.
-
012 inprimakia: datuak tratatzeko baimena.
-
08 inprimakia: legezko ordezkaria edo erreferentziazko pertsona, beharrezkotzat joz gero (inprimaki hori aurkeztuz gero, izendatutako pertsona horri bidaliko zaizkio prozesuko jakinarazpen guztiak).
-
06 inprimakia: mediku txostena; lehen mailako arretako medikuak osatuko du, eta informazio eguneratua jaso behar du. Txosten hori gabe ezin izango da balorazioa egin.
-
Agiri horiez gain, aukera duzu zure osasun arazoei buruzko beste txosten batzuen fotokopiak eransteko, interesa izan dezaketela uste baduzu.
Formularioak deskargatzea:
- 01 Balorazio eskaria
- 06 Osasun txostena
- 08 Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak
- 09 Egitatezko zaintzailearen zinpeko deklarazioa
- 012 GOFEri baimena ematea datu pertsonalak eskuratzeko, erabiltzeko eta/edo transmititzeko
- 034 Osasun mentalari buruzko txostena
- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa
San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
- Eskaera egin duen pertsonaren etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua