TR Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzen deialdiaren eskabidea - egoitza
Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzen deialdiaren eskabidea 2022
Epeak
2022ko maiatzaren 31tik ekainaren 15era arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
1. NANaren fotokopia edo IFZren fotokopia, eskulangintza enpresen eta elkarteen eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeen kasuan.
2. Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.
3. Eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak deskribatzeko memoria.
4. Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformakoak edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, sinatu den kontratua). Dirulaguntzak kalkulatzeko, ez dira aurrekontutzat onartuko eskatzaileak egindako gastu kalkuluak.
5. Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onartu zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Egoitza elektronikoaren bidez.