Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntza eskaera

Epeak

Itxita

2021eko maiatzaren 1etik maiatzaren 21era arte

Aurkeztu beharreko agiriak

1. NANaren fotokopia, banako artisauen kasuan.

2. IFZren fotokopia, eskulangintza enpresen eta elkarteen eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeen kasuan.

3. Gizarte Segurantzak egindako ziurtagiria, harekiko betebeharrak betetzen egunean dagoela frogatzekoa. Ziurtagiri horren ordez aurkeztu ahal izango da organo kudeatzaileari emandako berariazko baimena, datuak emateko eskumena duten administrazioetatik datu horiek zuzenean jasotzekoa.

4.- Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

5. Eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak deskribatzeko memoria. Bertan datu hauek jarriko dira, besteak beste:

  • Azoketan parte hartzeko jardueretarako: azoka bakoitzaren izena eta egingo den tokia eta data eta haietan parte hartuta lortu nahi diren helburuak.
  • Prestakuntza jardueretarako: prestakuntza jardueraren izena eta edukia, zentro antolatzailea, lekua, egunak, iraupena eta helburuak.

6. Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformakoak edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, sinatu den kontratua). Azoketara joateko kasuan eskatzaileak egindako gastuaren kalkuluak eta/edo aurreko ekitaldietan azoka bakoitzera joatearen kostuaren frogagiria onartuko dira aurrekontu gisa dirulaguntzak kalkulatzeko.

7. Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala