Nekazaritza ekologikorako laguntzen eskaera

Epeak

Itxita

2021eko otsailaren 1etik apirilaren 30era.

Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.

Informazio gehiago

Laguntza horren onuraduna izateko ”aktiboan” dagoen nekazaria izan behar da eta ustiategia Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar da, bai eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren Eragileen Erregistroan ENEEK ere, laguntza eskatzeko epea bukatzean.

Urteko laboreen kasuan, lurzatiak kontrol sistema honetan inskribatuta egon behar dira (egiaztatuak) labore zikloa hasten denetik, kontuan izanda azkeneko kopurua egindako laboreek zehaztuko dutela, bai eta ustiategian abeltzaintza unitate (ALU) ekologikoak egoteak ala ez ere, eta ordainketa osagarri bat egongo da loturik, gehienez ere azienda zamako 2 ALU/Ha arte.

Bi tailu azpineurri daude:

  • M11.1 - Nekazaritza ekologikora bihurtzea:

Laguntza hauetan, bihurketa aldiaren iraupena, gehienez ere, 3 urtekoa izango da, eta ekoizpen mota bakoitzerako espezifikoa da, nekazaritza ekoizpen ekologikoari buruzko araudian ezarritakoarekin arabera.

  • M11.2 - Nekazaritza ekologikoa mantentzea

Laguntza 5 urtez jasotzen da, eta onuradunak konpromisoa hartzen du ekoizpen mota horri buruzko araudian ezarritakoa betetzeko, eta zehazki ekoizpen baldintzei eta baldintzak betetzen direla kontrolatzeko mekanismoei loturiko guztia.